Anfiteatro anatomiko

Artikulu hau anatomia irakasteko aretoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anfiteatro (argipena)».
Boloniako Unibertsitatearen anfiteatro anatomikoa.

Anfiteatro anatomikoa (latinez: Theatrum Anatomicum) anatomia erakusteko prestatu den irakaskuntza aretoa da. Lehenengo unibertsitate modernoetan bazeuden. XVI. mendean zehar anfiteatro desberdinak eraiki ziren baina ofizialki, urte askoan, lehen anfiteatroa 1544an Paduan ireki zela esan da, nahiz eta beste batzuk lehenago eraikiak izan (Salamancan, Bartzelonan...).[1] Paduako anfiteatroa Girolamo Fabrizi d'Acquapendente anatomistaren pertsonalitatearekin lotuta dago.[2]

  1. https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC1172289/pdf/medhis4903-251.pdf
  2. Le Regard de l'anatomiste. Dissection et invention du corps en Occident, Rafael Mandressi, Éditions du Seuil, 2003 – (ISBN 978-2020540995).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne